Aiako udal igerilekuak bi aste beranduago ireki zituen ateak uda honetan, eta ondorioz, irailean beste bi aste luzatu dute bere zerbitzua. Tabernari dagokionez, hilabetea amaitu arte egongo da zabalik. Igerilekuko ordutegiarekin batera, 11:00etan irekiko dute, eta bazkariak zein afariak emango dituzte. Sukaldea zabalik dago 13:30etik 15:30era eta 20:30etik 22:30era.
Eraikin berria egin zuen udalak urte hasieran igerilekuaren eremuan; obren helburua izan da igerilekuko instalazio guztiak irisgarriak izatea, baita igerilekuak "eraginkortasun handiagoa" duen eraikina edukitzea ere.