Euskadi ordezkatuz, Iparraldeko eta Nafarroako pilotariez gain, Eskozia, Irlanda, Valentzia, Italia, Madrid, Portugal, Zaragoza, Argentina, Bolivia, Ecuador, Erresuma Batuako ordezkarien aurka jokatuko dute asteburu honetan Teruelen.
Lorenz Orbegozo aiarrak Villabonako Behar Zana Elkarteko Beñat Karrera izango du lagun. Euskadi ordezkatuko duen beste bikotea Behar Zanako Iñaki Lizaso eta Lasarteko Intza taldeko Jon Pello Artetxe izango dira.
Larunbatean, hilak 7, txapelketaren zatirik handiena Pinilla pilotalekuan izango da; bertan bi trinket eramangarri instalatzea aurreikusita baitago. Beteranoen, haurren eta emakumezkoen finalak eta erakustaldiak igandean, hilak 8, jokatuko dira Glorietako zelaigunean, beste trinketa eramangarri batean.