Aia

Salgai daude Aiako Satorsonic Rock Fest jaialdirako sarrerak

Julene Sorarrain 2024ko ira. 7a, 09:00

Lie Detectors taldea. (utzitakoa)

Urriaren 12an ospatuko dute jaialdia Aiako probalekuan. Kontzertuez gain, Dj saioak, argazki erakusketa eta binilo azoka antolatu dituzte ere. Sarrerak salgai daude jadanik jaialdiaren webgunean.

Aiako Satorsonic Rock Fest jaialdia ospatuko dute urriaren 12an, 17:00tan hasita. Antolatzaileek partekatu duten egitaraua tokiko nahiz Europako taldeek osatzen dute. Besteak beste, 60 hamarkadako garage, Rock and Roll ye-ye, punk rock y blues garage punk doinuak entzungo dira herriko probalekuan.

Taldeen artean, Black Magic Six, The Smoggers edo Lie Detectors aurki daitezke. Dj gonbidatuak ere entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek, Cosmetic Couple, Hombre Cohete, Mr Klin eta Nokono, hain zuzen. Musika emanaldiez gain, Juxe Areta Goñiren Black Irudi Faktoria argazki erakusketa eta binilo azoka ere antolatu dituzte. Sarrerak salgai daude jadanik jaialdiaren webgunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide