Herri kirol jaialdia izango da bihar Aian, San Lorentzo egunez

Maria Maya Manterola

Nerea Arruti eta Ainitze Zumeta, artxiboko irudian. Lau Arroa txapelketako finalean arituko da bihar Zumeta.

Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta IV. Lau Arroa harri jasotzeko finala jokatuko dituzte pilotalekuan, 17:30ean hasita.

San Lorentzo eguna da bihar, abuztuak 10, eta beste hainbat jardueren artean, kirolari ere tokia egingo diote Aian. Izan ere, arratsalde partean, 17:30etik aurrera, herri kirolek hartuko dute herriko pilotalekua.

Bi hitzordu izango dira han: Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa jokatuko da lehendabizi, eta kantxan beren indarrak neurtuko dituzte Julen Alberdi, Jesus Mari Mujika, Mikel Larrañaga, Xabier Zaldua, Ugaitz Mugerza eta Eneko Otaño aizkolariek. 

Jarraian, IV. Lau Arroa harri jasotze txapelketako finala izango da. Olaia Esnaola, Maddi Gesalaga, Lierni Osa eta Ainitze Zumeta arituko dira hor. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide