Atzo arratsaldean hasi zituzten Aiako festak. Datozen egunetan kirol eta kultur ekitaldi andana izango da festak behar bezala ospatzeko, eta gaur ere ez dute hutsik egin aiarrek. San Donato egunari goizean goizetik ekin diote, eta dianak kaleak esnatu ondoren, bolo txapelketan parte hartu du hainbatek. Behin meza nagusia amaituta, herriko eskuzko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte frontoian haur eta gaztetxoek.
Partidak amaitzerako hasia zen plazan Lady Carrot taldearen kontzertua. Bermut bereziak prestatu dituzte emanaldiaz horiek dastatuz gozatzeko, eta mokadutxoak ere izan dira plazan ezarritako txosnan. Arratsaldean jarraituko du jai giroak: mus txapelketa, tonbola solidarioa nahiz bertso jaialdia izango dira.
Hona hemen bihartik aurrerako egitaraua, egunez egun:
Abuztuak 8, osteguna, Umeen Eguna:
- 09:30. Diana herriko kaleetan zehar, sorpresarekin.
- 10:30. Haur jolasak HH2tik LH2ra artekoentzat. Plazan.
- 12:00. Haur jolasak LH3tik LH6ra artekoentzat. Plazan.
- 14:00. Familien bazkaria.
- 16:30. Jolasak eta tailer bereziak Ponpotx kultur elkartearen eskutik.
- Ondoren. Kalejira buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
- 20:30. Arimacool disko festa.
- 22:30. Disko festaren jarraipena.
- 01:00. DJ Indate.
Abuztuak 9, ostirala:
- 11:00. Sardin jana, toka txapelketa irekia eta umeentzat zapo-toka.
- 16:00-19:00. Gaztelu puzgarriak.
- 19:00. Kalejira buruhandi eta trikitilariekin, herriko kaleetan zehar.
- Ondoren. Andoni Ollokiegi, eta pintxopotea Euskal Parrillarekin. Plazan.
- 23:45. Karroza.
- Ondoren. DJ-ak.
Abuztuak 10, larunbata, San Lorentzo eguna:
- 07:00. Diana kaleetan zehar.
- 07:30. Gaupaseroen argazkia.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Pilota partidak. Lehen partidan, emakumezkoak: Larrarte-Erasun vs. Arrillaga-Mendizabal. Bigarren partidan, gizonezkoak: Victor-Albeniz vs. Orbegozo-Oliden.
- Ondoren. Herriko edadetuen bazkaria.
- 17:30. Herri kirol jaialdia: Gipuzkoako Binakako Aizkolari Txapelketa eta IV. 4 Arroa harri jasotzeko finala.
- Ondoren. Kalejira trikitilariekin eta buruhandiekin, herriko kaleetan zehar.
- 20:30. Anje Duhalderen kontzertua.
- 23:30. Tapia eta Leturia Band eta Kilimak.
- 01:00. Festen bukaerako traka zaratasua.