Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Aroa Fernandez

Erredakzioa

Aroa Fernandez (Utzitakoa)

Sartu gara abuztu bete-betean, eta urteko opor nagusien bueltan ohi duen bezala, Orio Gukak abian du Bost kantu kutunak seriea. Aste honetan, Aroa Fernandez aiarrak aukeratu ditu bere kantu kutunak.  

      • Los Tontos (C. Tangana)

"Madrilen bizi nintzen uneak gogoratzen dizkit, eta autora sartzen naizen bakoitzean jartzen dut eta motibatu egiten dit".

    • Lore ta Laban (Nakar)

"Azkenaldian behin eta berriz entzuten ari naizen kanta da. Asko motibatzen nau".

    • Zu ta biok (Tatxers)

"Aurreko urtean entzuten nuen batez ere kanta hau. Nire euskal talde gustukoenen artean dago Tatxers, eta Zu eta biok kanta da gehien gustatzen zaidana".

    • Rapper´s  Delight (The Sugarhill Gang)

"Hip-hop musika estiloaren sorrerako kantetako bat da honakoa. Asko gustatzen zaidan estiloa da hip-hopa, eta bereziki hau esango nuke dela gustukoena".

  • Summertime (Louis Armstrong)

"Jazz zalea ere banaiz, eta udako berotasuna sentiarazten didalako gustatzen zait kantu hau".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide