Igerilekuko irisgarritasuna hobetzeko eskailera berriak jarri ditu udalak

Andrea Zipitria

Uretara sartzeko eskailera berriak. (Jon Ander Azpiroz)

Uretara sartzeko irisgarritasuna hobetzeko asmoz, eskailera berriak jarri ditu igerileku handian Aiako Udalak. Herritarren eskaera bat izan dela zehaztu dute, izan ere, hainbatentzat "bertikalegiak" ziren orain arteko eskailerak. Azken hauek, berriz, "etzanagoak" dira eta uretarako sarbidea errazten dute.

Bestalde, gurpildun aulkientzat aulki automatikoak martxan jarraituko duela zehaztu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide