Aia

Aiako Bolo Txapelketa jokatuko dute abuztuaren 7an

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 29a, 13:37

Bolo jokoa. (berbaro.eus)

Datorren asteko asteazkeneko hitzordurako entrenatu nahi duenak bolatokia irekita izango du abuztuaren 1era arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Aiako Bolo Txapelketa jokatuko dute abuztuaren 7an, asteazkenarekin. Lurralde mailako txapelketa izango da, eta federatuek nahiz herritarrek parte hartzeko aukera izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Bada, txapelketa aurreko egunetan entrenatu nahi duenak horretarako aukera izango du. Bolatokia irekita izango da abuztuaren 1era arte, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek, egunean bertan eman beharko dute izena bolatokian, 09:30etik 11:30era. Inskripzioa bost euro kostatuko da, baina 18 urtetik beherakoek doan jokatzeko aukera izango dute. 

Sariak lau kategoriatan emango dituzte. Hain zuzen ere, gizonezkoak, emakumezkoak, jubenilak eta herritarrak izango dira lau kategoriak. Sariak, berriz, ondorengoak izango dira: 

Gizonak eta emakumeak: 
1. Txapela, garaikurra eta 125 euro.
2. Garaikurra eta 100 euro.
3. Garaikurra eta 80 euro.
4. 40 euro.
5. 20 euro.

Jubenilak:
1. Txapela.

Herritarrak:
1. Garaikurra eta 30 euro.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide