Aiako San Donato eta San Lorentzo festak

San Donato eta San Lorentzo jaietako herri afarirako txartelak salgai daude

Andrea Zipitria

Aiako festetako umeen eguna.

Abuztuaren 6an, asteartearekin, izango da herri afaria. Txartelak eskuragarri daude dagoeneko, Iturriozena tabernan.

Ate joka dira Aiako San Donato eta San Lorentzo festak, eta urteroko zita den herri afarirako txartelak eskuragarri daude dagoeneko. Abuztuaren 6an, asteartearekin, izango da aurtengo herri afaria, eta bertaratu nahi duenak, Iturriozena tabernan, 25 euroan, txartela erosi beharko du.  Abuztuaren 4a izango da tiketak erosteko azken eguna, lehenago bukatzen ez badira.

Ondorengoa izango da menua:

  • Marmitakoa
  • Txuleta
  • Postrea
  • Edaria, kafea eta kopa

Menu begetarianoa ere eskainiko dute, baina horretarako izena emateko orduan espresuki adierazi egin beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide