Aia

Arraza Anitzeko Ganaduen XXVI. Enkantea egingo dute datorren igandean Aian

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 21a, 09:00

Aiako XVI. ganadu enkantea. (Artxiboa)

Datorren igandean, hilaren 28an, izango da enkantea. Idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dituzte: Limusinak, eta Pirenaikak. 12:00etan hasiko da enkantea.

Arraza Anitzeko Ganaduen hogeita seigarren Enkantea izango da datorren igandean, hilaren 28an, Aiako Testaje Zentroan. 11:45ean aurkezpena egingo dute, eta enkantea 12:00etan hasiko dela iragarri dute antolatzaileek.

Gaurko enkantean haragitarako idisko ugaltzaileen bi arraza aurkeztuko dituzte: Limusinak eta Pirenaikak. RJ eta RP ugaltzaileen artean ere Limusin arraza enkantera aterako dela jakinarazi dute.

Halaber, animalia bat erosten duenari 50 euro aplikatuko dizkiete administrazio eta kudeaketa gastuengatik, hau da, agiria, gutun genealogikoa eta halakoengatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide