Aia

Udalak sutarako egurra herritarren eskura jarriko du

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 13a, 10:00

Interesa duten herritarrek udaletxera deitu beharko dute, uztailaren 23ra bitartean. Egurra txikitu gabe edo txikituta eskatu ahal izango da.

Aiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, herritarrentzako su egurra eskura jarriko du. Egurra txikitu gabe ala txikituta eskatu ahal izango da. Hau da, ondorengoak dira bi aukerak:

  • Egurra txikitu gabe eta etxeraino eramateko
    • 6-7 tona. Prezioa: 320 euro
    • 12-14 tona. Prezioa: 600 euro
  • Egurra txikituta eta etxeraino eramateko
    • 2 tona. Prezioa: 200 euro

Udalak argitu du eskaera egin ahal izateko Aian erroldatuta egon beharko dela, eta egurra etxe erabilerako bakarrik izango dela. Eskaera uztailaren 23a baino lehen egin beharko da, udaletxera deituta (943 13 11 44).

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide