Aia

Ur margoz eta zeramikako piezaz osatutako 'Kaktusmania' erakusketa ikusgai dago Kultur Etxean

Andrea Zipitria 2024ko uzt. 12a, 09:00

Miren Idoia Aldaik eta Eithne Arruabarrenak elkarlanean sortutako Kaktusmania elkarrizketa ikusgai dago kultur etxean. Hilaren 19ra arte izango da bertan. Salgai daude erakusketako piezak, eta lortutako dirua Izan Inurri elkartera bideratuko dute.

Kaktusmania erakusketa zabaldu berri dute Aiako Kultur Etxean. Ur margoek eta zeramika piezek osatzen dute lagina, eta Miren Idoia Aldai aiarrak eta bertako bizilaguna den Eithne Arruabarrenak osatu dute. Antolatzaileek azaldu dutenez, erakusketako pieza guztiak salgai daude, eta lortutako dirua Izan Inurri minbiziari buruzko dibulgazioa, formakuntza eta akonpainamendua eraldatzen aritzen den elkartera bideratuko dute.

Kultur Etxean dago ikusgai, hilaren 19ra arte, eta egunero egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara, eta larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide