Aiako Udalak, Gipuzkoako Baso Elkartea eta Basoa Fundazioarekin elkarlanean bi jardunaldi antolatu ditu Aian hostozabalen kudeaketari buruz jarduteko. Basoa fundazioko Aitor Onaindiaren eta Gipuzkoako Baso Elkarteko Beñat Recalderenek gidatuko dituzte saioak.
Lehenengo hitzaldia, bihar, ostegunarekin, izango da, 19:00etan hasita, kultur etxean. Bigarrena, berriz, hilaren 13an, larunbatarekin, egingo dute. 09:30etik aurrera elkartuko dira herriko plazan. Aiako Udalak, Gipuzkoako Baso Elkarteak eta Basoa Fundazioak elkarlanean antolatu dituzte hitzorduok.