Aia

Elkanoko sanpedroen azken eguna

Ian Ruiz Lizaso

Atzo bukatu zituzten jaiak Elkano auzoan. Jaien egitarauan herri kiroletako bi ekitaldi antolatu zituzten.

Atzo, igandea, Elkano auzoko sanpedroetako jaien azken eguna izan zen. Elizako ospakizuna egin ostean, Gipuzkoako Kintopeko Harri-jasotze Txapelketa jokatu zuten. Jon Agirre, Imanol Royo Lartain eta Aratz Zubeldia izan ziren txapelketan parte hartu zuten kirolariak. Horrez gain, Etxetxok, Matxainek eta Etxabe Palaziok idi demak jokatu zituzten.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide