Ainitze Zumeta harri-jasotzaile zarauztarrak irabazi zuen atzo jokatutako Gipuzkoako Harri Txiki Txapelketa, Andatza auzoan. Nagusitasunez egin zuen, gainera; izan ere, hark eman zizkion altxaldi gehien jaso behar izan zuten harrietako bakoitzari: 33 zilindroari, 21 kubikoari eta 28 bolari. Hala, 5.125 kilo jaso zituen, guztira.
Zumeta ez zen izan podiumera igo zen herriko harri-jasotzaile bakarra, Lierni Osa bigarren sailkatu baitzen 4.750 kilo jasota. Hirugarren, berriz, Olaia Esnaola azpeitiarra izan zen eta berak bakarrik lortu zuen Zumetak bezainbeste altxaldi ematea kubikoari. Azpeitiarrak 6.625 kilo jaso zituen, guztira. Laugarren eta bosgarren tokian, berriz, podiumetik kanpo geratu ziren Maddi Gesalaga zarauztarra eta Udane Ostolaza oriotarra.4.312,5 eta 4.187,5 kilo jaso zituzten hurrenez hurren.