Beste hainbat lekutan bezala, Aiako Andatza auzoan ere gogotik ospatzen ari dira sanpedroak. Atzo ume jolasak eta oilasko biltzea egin zituzte auzoko adin ezberdinetako gazteek, eta iluntzean erromeria ere izan zen bertan.
Gaur, aldiz, meza eta hamaiketakoa amaitu ondoren, herri kirolak izan dira Jakes Iruretagoiena eta Jon Zaldua aizkolariaren eta bertako gazteen eskutik. Iluntzean, aldiz, afaria eta festa izango da bertan.
Bihar ere, festen azken egunean, askotariko ekintzez gozatzeko aukera izango dute herritarrek:
- 10:30ean, meza nagusia. Elkartean hamaiketakoak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 652 72 71 44 telefono zenbakira idatzi daiteke.
Jarraian, Herriko Pilota Txapelketa.
- 17:30ean, 2024ko Emakumeen Gipuzkoako Harri Txiki Txapelketa.
Jarraian, sagardo dastaketa Ostolaza eta Larrañagatrikitilariek girotuta, pintxoak ere egongo dira.
Elkartean afariak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 652 72 71 44 telefonora idatzi.
- 22:00etan, erromeria Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien eskutik.
- 00:00etan, traka zaratatsua jaiei amaiera emateko.