Gaurtik igandera bitarte, San Pedro festetan murgilduko dira Elkanoko bizilagunak, eta hainbat auzo elkartearen eta frontoiaren ingurumarian, askotariko ekintzez gozatuko dute. Hasiera ofiziala arratsaldean emango diote, 17:00etan botako duten txupinazoarekin. Jarraian, ume jolasak eta Alain Zulaika mago ibiltariaren saioa izango dira, eta iluntzean, berriz, parrilladak eta Dj Olberrek girotutako dantzaldia.
Bihar, San Pedro egunez, berriro botako dute suziria 08:00etan, eta 11:00etan meza nagusia egingo dute auzoan. Ondoren, ohiko moduan, tortilla lehiaketa eta pintxo dastaketa egingo dute, trikitilariekin eta pilota partidarekin batera. Eguna amaitzeko, auzo afaria eta erromeria izango dute Ostolaza eta Larrañagarekin.
Igandean, ospakizuna egingo dute elizan 11:00 aldera, eta ondoren Gipuzkoako Kintopeko Harri-jasotze Txapelketa jizango dute jokoan Jon Agirrek, Imanol Royo Lartain-ek eta Aratz Zubeldiak. Egunarekin amaitzeko, idi demak izango dira 18:00etan Etxetxo, Matxain eta Etxaber Palaziorekin.
Ekainak 28
17:00. Txupinazo, suziri eta kanpaiak jaiei hasiera emateko
17:30. Ume jolasak
Gero, Alain Zulaika mago ibiltaria
20:00. Parrillada frontoian
Gero, Dj Olber auzoan
Ekainak 29
08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin
11:00. Meza nagusia
Gero, tortilla lehiaketa eta pintxo banaketa, Amets eta Oihane Etxaide trikitilariak eta pilota partidua: Eizmendi eta Ostolaza Arrite eta Ziotza pilotarien aurka
21:00. Auzo afaria eta erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin. Txartelak dagoeneko eskuragarri Gazteategin. Elkartean hilaren 16an eta 23an salduko dituzte
Ekainak 30
11:00. Ospakizuna elizan
Gero, Gipuzkoako Kintopeko Harri-jasotze Txapelketa jokatuko dute Jon Agirrek, Imanol Royo Lartain-ek eta Aratz Zubeldiak
18:00. Idi demak Etxetxo, Matxain eta Etxaber Palaziorekin
20:00. Erromeria Laja eta Narbaizarekin