Aia

Odola emateko aukera egongo da gaur Aian

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 25a, 08:11

Ohi bezala, eskolako zaintza gelan egongo dira, arratsalde partean, Aiako eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoak.

Gaur, ekainak 25, odola emateko aukera izango dute aiarrek. Ohi bezala, odol ateraketak eskolako zaintza gelan egingo dituzte Aiako eta Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartekoek, arratsalde partean, 16:30ean hasi eta 20:10 arte.

Ordua aurrez hartu gabe bertaratu daiteke, baina txanda gordetzeko, goizean zehar deitu behar da 943-00 78 85 telefono zenbakira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide