Aia

Bihar etxean jokatuko du Aiak Herriarteko partida

Andrea Zipitria 2024ko mai. 31a, 08:30

Artxiboko irudian, Aiako ordezkariak gomazko paletako Herriartekoa jokatzen.

Gomazko paletan kategoriko final-laurdenak jokatuko du Aiak, Hernaniren aurka. Partida, bihar izango da, herriko frontoian, 16:00etan.

Pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, gomazko paletako Herriartekoan txukun ari da Aia. Izan ere, final-laurdenetan izateko txartela lortu du. Bihar jokatuko du Aiak joaneko partida, etxean bertan. 16:00etan izango da herriko frontoian, eta aurkari izango du Hernani. 

 

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide