Amaitzear da Aristerrazuko erromeria denboraldia. Bihar, hain zuzen, ekainean sartzearekin batera, izango da saioa. Andatzako Erromeria Elkarteak antolatuta, Irma Karrera eta Jokin Tolosa arituko dira bertaratutakoak dantzan jartzen. 18:00etan emango diote hasiera erromeriari, eta hiru orduz arituko dira.