Aia

100 aiar inguruk hartu dute parte ikasturte amaierako egunpasan

Andrea Zipitria 2024ko mai. 30a, 13:03

Lardizabal Guraso Elkarteak urtero antolatu ohi du txangoa, eta oraingoan, Azpeitira joan dira. 100 aiar inguru bildu ditu irteerak.

Lardizabal Guraso Elkarteak antolatuta, Ikasturte amaierako irteera egin zuten pasa den igandean 100 aiar inguruk. Azpeitira joan ziren. Goizean, Xaguxatarren ibilbidea egin zuten. Tripak bete zituzten ondoren, eta arratsaldean, jolasean ibili ziren. Beroari aurre egiteko, ur-jolasak ez ziren falta izan.

Lardizabal Guraso Elkarteak azaldu duenez, batzarra egingo dute ekainaren 7an. Eskolako Jaia, berriz, ekainaren 15ean, larunbatarekin izango da. 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide