Pagoeta eguna ospatuko dute, ekainaren 2an, igandearekin. Bigarren urtez jarraian Aiako Gazte Asanbladak antolatu du "ohitura zaharrei heltzeko" helburuarekin. Hala egun osoko egitaraua prestatu dute. 10:00etan plazan elkartuko dira Pagoeta mendia igotzeko. Mendi buelta egin ondoren, lagun artean bazkari autogestionatua egingo dute. 14:00etan izango da bazkaria, herriko plazan.
Bazkal ondoren Aristerrazura joateko deia egin du Aiako Gazte Asanbladak.
Bazkari autogestionatuko izen-ematea
Bazkari autogestionatuan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Horretarako aukera izango da hilaren 30era arte. Tiketak Iturriozanan daude eskuragarri. Helduen txartela, sei euro kostatuko da, eta haurrenak (16 urtera arte), hiru euroan salduko dira.
Prezio horren barruan izango dira edaria, gatza eta kafea. Horrez gain, parrillak jarriko dituzte (ikatza baita) bertaratzen diren herritarrentzat.
Antolatzaileek azaldu dutenez, taldeka izena ematea eskertuko lukete, baina hala ez bada, herritarren bat talderik gabe bada, gazte asanbladarekin esertzeko deia egin dute.