Aia

Monologo gaua izango da gaur Aian

Andrea Zipitria

Ezkerretik eskuinera Iker Plazaola, Julen Portillo, Antton Telleria eta Ana Goitia. (Utzitakoa) -

Maria Blanco, Iker Plazaola, Julen Portillo, Antton Telleria eta Ana Goitia arituko dira, monologo lanetan, Aiako probalekuan. Aiako Gazte Asanbladak antolatu du ekimena, eta iragarri dutenez, sarrera gutxi batzuk geratzen dira. Horiek eskuratzeko aukera izango da, saioa hasi aurretik, probalekuaren sarreran.

Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, monologo gaua izango da gaur, ostiralarekin. Maria Blanco, Iker Plazaola, Julen Portillo, Antton Telleria eta Ana Goitia arituko dira. Probalekuan izango da saioa, 22:00etan hasita, eta sarrera gutxi batzuk geratzen direla iragarri du Aiako Gazte Asanbladak. Horiek eskuragarri jarriko dituzte saioa hasi aurretik, probalekuaren sarreran. Bost euroan salduko da sarrera bakoitza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide