Aia

Aiako frontoian jokatuko da igandean Herriarteko partida

Andrea Zipitria 2024ko mai. 18a, 14:00

Artxiboko irudian, Aiako ordezkariak gomazko paletako Herriartekoa jokatzen.

Gomazko paletan kategoriko final-zortzirenak jokatuko dira igande arratsaldean, Aiako frontoian. Aiak aurkari izango du Andoain, 17:00etan izango den norgehiagokan.

Pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, gomazko paletako Herriartekoan ari da parte hartzen Aia. Bada, asteburu honetan, etxean jokatuko dute partida. Izan ere, final-zortzirenetako joaneko partida izango da herriko frontoian. Aiak aurkari izango du Andoain igandean 17:00etan hasiko den partidan. 

Pasa den asteburuan jokatu ziren final-hamaseirenak, eta Aiak 4-2 irabazi zion Debari.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide