Aiako Udalak, Xatur Gaztelekuak eta Iturraran parketxeak, elkarlanean hiru tailer antolatu dituzte. Asteburu honetan zen izatekoa bigarrena, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez, bertan behera geratu da. Hori horrela, data berri bat iragarri dute. Ekainaren 9an, igandearekin, egingo da Galdutako erlearen bila jolasa.
LH2tik LH6ra bitarteko gaztetxoek izango dute parte hartzeko aukera. Erleen mundua ezagutuko dute, jolas bidez. Horretarako, talde txikitan banatuko dira, eta mapa baten laguntzaz, lorategi botanikoan barrena ibiliko dira. Gainera, amaieran, erlategi batera joan eta erlauntza bat irekiko dute, intsektu horiek abarasketan egiten duten lana ikusi eta ezagutzeko.
Parte hartu nahi duenak, kultur etxean eman beharko du izena, 2 euro ordainduta.