Aia

Patxi Aiorga, Mamen Maltzeta eta Joseba Zabalo igoko dira bihar Aristerrazuko oholtzara

Andrea Zipitria

Erromeria hasiko da 18:00etan, eta hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren guztiak.

Bihar, arratsaldean, erromeria izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 18:00etan emango diote hasiera erromeriari. Hain zuzen ere, Patxi Aiorgak, Mamen Maltzetak eta Joseba Zabalok eskainiko dute erromeria. Hiru orduz dantzan jarriko dituzte bertaratzen diren herritarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide