Aia aurrera, Herriarteko pala txapelketan

Nerea Uranga 2024ko mai. 15a, 08:00

Artxiboko irudian, Aiako ordezkariak gomazko paletako Herriartekoa jokatzen.

Final hamaseirenetan, gomazko paletan kategorian, Deba kanporatu du Aiak 4-2 emaitzarekin.

Pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan, gomazko paletako Herriartekoan ari da parte hartzen Aia. Pasa den asteburuan jokatu ziren final-hamaseirenak, eta Aiak 4-2 irabazi zion Debari.

Lehen kanporaketa hori gaindituta, final zortzirenetan Andoain izango du aurkaria, eta Aian jokatuko dute joanekoa. Kanporaketa horretan hasiko da txapelketa eskualdeko Zarauzko eta Zestoako palistentzat, datorren asteburuan. Zarautzek Zumarraga hartuko du etxean joaneko partidan, eta Zestoak Errenterian ekingo dio lehiari.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide