Andatza mendia igo dute hainbat herritarrek guraso elkarteak antolatutako irteeran

Andrea Zipitria

Aiako Lardizabal Guraso Elkarteak irteera antolatu zuen duela bi aste. 16 herritar elkartu ziren Andatza mendia igotzera, eta eguraldia lagun ederki pasa zutela azaldu dute.

Aiako Lardizabal Guraso Elkarteak antolatuta, irteera egin zuten duela bi aste, Andatza mendira. Antolatzaileek azaldu dutenez, 16 lagun elkartu ziren, eta eguraldia lagun, ibilbide polita egin zuten "giro ederrean". Tontorra igotzean tripak bete zituzten baita ere; bertan elkartu ziren usurbildarrekin. 

Argazkiak: Aloña Azpiroz

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide