Haize freskoa ekarriko du bihar Aristerrazuko erromeriak

Andrea Zipitria

Herritarrak dantzan Aristerrazuko erromeria batean.

Erromeria izango da igande honetan ere Aristerrazun. Oraingoan, ordea, haize freskoa ekarriko du, etorkizuneko trikitilari gazteak igoko baitira oholtzara.

Antolatzaileek iragarri dutenez, haize freskoa ekarriko du Aristerrazuko biharko erromeriak. "Erromeria maite honek bizirik segi dezan, bidea ireki nahi diegu gazteei", diote. Hala, trikitilari gazteak igoko dira oholtzara. Horiek izango dira Ianire Segurola, Elaia Diaz, Araitz Elizalde, Garixe, Txibilter, Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte.

Trikitizaleak mugimenduan jartzeko, hiru orduko saioa eskainiko dute, 18:00etatik 21:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide