Ur Berri Fest-en bigarren edizioa ospatuko dute bihar Aian

Andrea Zipitria

Inoiz ez taldea.

Aiako Gazte Asanbladaren ekimenez, Ur Berri Fest-en bigarren edizioa izango da gaur gauean, Aian. Zentzu Okerra, Inoiz ez, Indabe eta Aiakate DJak kontzertuak eskainiko dituzte, probalekuan.

Ur Berri Fest jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dute gaur, gauean, Aian. Aiako Gazte Asanbladak antolatuta, lau kontzertu eskainiko dituzte, 22:00etatik aurrera, Probalekuan. Zentzu Okerra taldea iritsiko da Oñatitik, Inoiz ez (Azkoitia eta Zestoa), Donostiako Antiguo auzoan sortutako Indabe taldeak ere kontzertua emango du, eta gaua bukatzeko, Aiakate DJa (Orio eta Hendaia) izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide