Monologo gaua antolatu du Aiako Gazte Asanbladak hilaren 24rako

Andrea Zipitria

Ezkerretik eskuinera Iker Plazaola, Julen Portillo, Antton Telleria eta Ana Goitia. (Utzitakoa) -

Maria Blanco, Iker Plazaola, Julen Portillo, Antton Telleria eta Ana Goitia arituko dira, monologo lanetan, Aiako probalekuan. Sarrerak eskuragarri daude Iturriozena tabernan.

Aiako Gazte Asanbladaren ekimenez, monologo gaua izango da hilaren 24an, ostiralarekin. Maria Blanco, Iker Plazaola, Julen Portillo, Antton Telleria eta Ana Goitia arituko dira. Probalekuan izango da saioa, 22:00etan hasita, eta sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, Iturriozena tabernan, bost euroan bakoitza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide