Ur Berri Fest jaialdiaren bigarren edizioa izango da aurten Aiako Gazte Asanbladaren ekimenez. Maiatzaren 11n ospatuko da, eta musika izango da protagonista. Lau kontzertu eskainiko dituzte guztira, 22:00etatik hasita. Aurten Zentzu Okerra taldea iritsiko da Oñatitik, Inoiz ez (Azkoitia eta Zestoa), Donostiako Antiguo auzoan sortutako Indabe taldea ere izango da Aiara, eta eguna borobiltzeko, Aiakate DJak (Orio eta Hendaia) borobilduko du karteldegia.
Guztiak ere probalekuan eskainiko dituzte.