Bi erromeria izango dira datozen egunetan Aristerrazun

Andrea Zipitria

Dantza saioa Aristerrazun. (Andatzako Erromeria Elkartea)

Iganderoko hitzorduaz gain, asteazkena jai eguna izanik erromeria izango da Aristerrazun.

Erromeria zaleek hitzordu bikoitza izango dute datozen egunetan Aristerrazun; biharko erromeriaz gain, asteazkenean, maiatzaren lehena eta jai eguna izanik saioa izango delako. Igandean Elizgoien ahizpak eta Imanol Iribarren igoko dira oholtzara eta asteazkenean, Izer eta Alabier. Ordutegia ohikoa izango da: 18:00etatik 21:00etara. Hala, Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saioetara gonbidatu ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide