Liburuaren Nazioarteko Eguna da gaur, apirilak 23, eta Aiako Udalak, Kultur Etxeak eta Xatur gaztelekuak ipuin kontaketa saioa antolatu dute arratsalderako.
Hitzordua Kultur Etxean izango da, 18:30ean, eta han ipuin batez gozatzeko aukera izango dute herriko umeek: Inoiz ez desagertzeko ipuina lanaz, hain zuzen.
Hiru izango dira ipuin kontalari ariko direnak: Mirari Alkorta, Maitane Unanue eta Xabier Etxaniz.