Udal eta foru hauteskundeak 2023

Herritarren proposamenak jasotzeko bilera egingo du Aiako Batzarre Burujabetza taldeak Andatzan

Andrea Zipitria 2024ko api. 22a, 09:00

Aiako Batzarre Burujabetza.

Aiako Batzarre Burujabetza taldeak herritarren proposamenak biltzeko asmoz, bilera irekia antolatu du asteazkenerako. Andatza auzoan izango da, 19:00etatik aurrera.

Aian Batzarre Burujabetza taldeak bilera irekia egingo du asteazkenean, herritarren proposamenak jasotze aldera. Andatza auzoan izango da hitzordua, bertako auzo elkartean 19:00etatik aurrera. ABB taldeko kideek herritarrak animatu nahi dituzte bileran parte hartzera, eta "denen artean auzoa hobetzeko" ideiak jasoko dituzte. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide