Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria departamentuko Treba Gazteak programaren bidez, Komunikazioa familian. Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzen hitzaldia eskainiko da ostiral honetan, 17:00etatik aurrera, Aiako Kultur Etxean
Hitzaldiak, besteak beste, helburu hauek ditu : Komunikazio enpatikoa eta asertibitatea zer diren eta zertarako balio duten ulertu, haurrek entzun dezaten, nola hitz egiten ikasi eta haurrek hitz egin edo sentitzen dutena partekatu dezaten entzuteko moduaren kalitatea areagotu, hitzezkoa ez den komunikazioaren kontzientzia hartu, emozioak eta beharrak identifikatzeko trebatu, baliabide praktikoak ezagutu eta egunerokoan sortzen diren egoerak landu.
Leyre Canok zuzenduko du saioa, eta parte hartzeko izena eman beharko da aurrez, kultur etxean bertan.