Aiako Gazte Asanbladak bertso poteoa antolatu du ostiralerako

Andrea Zipitria

Aiako Gazte Asanbladaren aurkezpeneko pintxo potea (Aitziber Arzallus)

Bertso poteoa egingo dute ostiral honetan Aiako Gazte Asanbladan ekimenez. 19:00etan emango diote hasiera, herriko plazan eta tabernaz taberna ibiliko dira.

Ostiral iluntzerako plana antolatu du Aiako Gazte Asanbladak. Hain zuzen ere, bertso potea antolatu dute. Aitor Tatiegirekin eta Aimar Sorazurekin, bertsotan tragoxkak hartzeko beta izango da.

19:00etan emango diote hasiera bertso poteari plazatik abiatuta, eta tabernaz taberna ibiliko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide