Truke azoka izango da bihar aurrenekoz

Andrea Zipitria

Irune Alda eta Jenny Ross truke azokaren antolatzaileak. (Andrea Zipitria)

Lehen aldiz truke azoka izango da bihar, Aian. 17:00etatik 20:00etara egingo dute gaztelekuan. Aurrez arropa bilketan lortutako jantziak eskuratzeko aukera izango da, baldin eta trukean besteren bat utzi bada.

"Kontsumo ereduaren inguruko gogoeta" bultzatzeko asmoarekin, truke azoka egingo dute lehen aldiz bihar. Gaztelekuan izango da, 17:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretiaz jantziren bat utzi izana. Trukean, herritarrek, besteren bat hartzeko aukera izango dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide