Apirilaren 27an eta 28an Landare Berezien 20. Azoka egingo dute Iturrarango Lorategi Botanikoan, eta Aian eta Txurrukan aparkalekuak zuzentzen eta landare kontsignetan lan egiteko boluntarioak behar dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Baita ere frantses itzultzaileak eskatu dituzte, mintegietako kideekin komunikatu ahal izateko. Azoka ordutegia 10:00etatik 18:00ak bitartekoa izango da eta egun osorako edo erdirako izena eman daiteke.
Lan hori boluntarioa da, eta parte hartzen dutenei landare bana ematen diete ordainetan. Lanerako prest leudeken herritarrek iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera mezua idatzi beharko dute edota telefonoz deitu 943 83 53 89 zenbakira.
Azokak 20 urte beteko ditu aurten, eta urteurrenaren bueltan egitarau berezia antolatu dute. Azokaren inguruko informazio gehiago, hemen.