Aiako talde feministak deituta, manifestazio jendetsua egin zuten atzokoan joan den larunbateko eraso sexistak salatzeko.
19:00etan elkartu ziren herriko plazan, eta jarraian gurutzatu zituzten herriko kaleak erasoak "ozen" salatzeko asmoz. Aski da! Nazkatuta gaude! zioen pankarta eskuan zutela, hasitako leku berean amaitu zuten manifestazioa, eta irakurketa bat egin zuten bertan, biktimei "babes osoa" erakusteko helburuarekin.
(Argazkiak: Aloña Azpiroz)