Saioa Lizarraldek eta Maddalen Arzallusek girotuko dute Aristerrazu igande honetan

Onintza Lete Arrieta

Herritarrak dantzan Aristerrazuko erromeria batean.

Erromeria izango da asteburu honetan ere Andatzako plazan, arratsaldez.

Udazkenetik udaberrira, igande eta jaiegunetan erromeria izan ohi da Andatzako plazan, Aristerrazun, eta Aste Santu kutsuko igande honetan ere ez dute hutsik egingo antolatzaileek.

Jakinarazi dutenez, oraingoan Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallus igoko dira oholtzara, trikitizaleak mugimenduan jartzeko, eta ohi bezala, hiru orduko saioa eskainiko dute, 18:00etatik 21:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide