Larunbat gauean Aian izandako eraso sexistak salatu ditu Aiako emakume taldeak. Azaldu dutenez, larunbat gauean gertatu ziren probalekuan aurreikusita zegoen kontzertuaren bueltan.
Horren aurrean emakume taldeak azaldu du "salaketa ekintza" jarriko dutela martxan, eta momentuz zer nolako ekintza egingo duten adostu ez duten arren, ostiralean 19:00etan egistamoren bat egiteke geratu dira. "Aski" dela nabarmendu dute eta inongo erasorik ez dutela onartuko gogorazi dute.