Bihar gauerdian igaroko da 23. Korrika eskualdetik, eta Aiako Udalak 23. Korrikako kilometro bat erosi du martxa udalerritik pasatzen den puntuan. Hain zuzen ere, Zudugarai inguruan.
Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bertan parte hartzera, eta horregatik, bertaratzea errazte aldera, autobusa antolatu dute joan-etorria egiteko.
Autobusa 23:30ean abiatuko da Etxetxotik Zudugarain aldera, ondoren itzultzeko aukera egongo delarik.
Bertaratu nahi duenak izena eman beharko du. Horretarako aukera izango da udalera deituta, ohiko ordutegian, 14:00ak arte.