Giro ezin hobea jarri du Gatibuk Aian

Andrea Zipitria

Larunbatean probalekuko oholtzara igo zen talde bizkaitarra, eta jendez lepo hasi zuten kontzertua. Giro aparta izan zen gau osoan zehar.

Gatibu talde bizkaitarrak kontzertua eman zuen larunbatean, Aian. Publikoak probalekua bete zuen kontzertua hasterako, eta bi orduz dantzan jarri zituzten bertaratu ziren herritarrak.

Festa giroa goizaldera arte luzatu zen. Ondoren DJ Bon-ek eman baitzuen kontzertua.

Argazkiak: Gaizka Peñafiel eta Aia Turismoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide