Energiaren inguruko doako aholkularitza zerbitzua izango da gaur Aian, udalaren ekimenez. Ekener enpresaren bitartez eskainiko da zerbitzua, 15:00etatik 20:00etara. Beharrezkoa izango da aurrez izena ematea goizean zehar udalera deituta, (943 13 11 44) edota arratsaldean, kultur etxera (943 13 09 24) deituta. Hala, energiaren aurrezpen eta eraginkortasunaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute herritarrek.