Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Aiako emakume talde batek banderola moreak jarri zituen salgai pasa den igandean, herriko plaza, bost euroan. Ostirala bitartean, berriz, herriko tabernetan, eskolan eta kultur etxean izango dira eskuragarri banderolak.
Asmoa da bildutako diru guztia Iñurri elkartera bideratzea. Iñurri elkartea da minbiziaren akonpainamenduan, formazioan eta dibulgazioan ikuspegi feminista eta eraldatzailea duen elkartea.