Martxoak 8ko afari feministan izena emateko azken eguna da gaur

Andrea Zipitria

Interesa duten herritarrek eskuragarri dituzte txartelak Aize Berrin eta Iturriozenan.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta Aian afari feminista egingo dute egun horretan. Bada, gaur izango du bertaratu nahi duenak izena emateko azken aukera. Txartelak eskuragarri daude Aize Berri eta Iturriozena tabernetan, 25 euroan, eta menua izango da: zizka-mizkak, entsalada, barazki edo oilasko haragi-bolak tomate eta kalabaza saltsarekin, postea eta kafea. Prezioaren barne sartuko dira baita ere edaria eta ogia.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide