Aiako Udalak jakinarazi duenez 2024erako %50eko errekargua ezarriko zaie etxebizitza hutsei.
Salbuespenak izango dituzte, ordea, ondorengo baldintzak betetzen dituzten etxebizitzek: jarduerei lotutako etxebizitzak (EJZn alta emanda); alokatutako etxebizitzak (aurreko urtean 9 hilabete gutxienez); zahar goitzetan erroldatutako pertsonen titulartasuneko etxebizitzak; herentzia baten parte diren etxebizitzak, titularra hil eta bi urteko epean; lurzoru urbanizaezinean dauden etxebizitzak, urbanizazio baten parte direnak ezik (Arginmuno), etxebizitza hutsak 300 kWh gutxieneko energia kontsumoa frogatzen duten etxebizitzak.
Interesdunez, martxoaren 31era arte aurkeztu beharko dituzte eskaera orria, eta beharrezkoak diren agiriak. Xehetasun guztiak udal bulegoan daude eskuragarri.