'Apaiz kartzela' filma proiektatuko dute ostiralean Aian

Andrea Zipitria

'Apaiz kartzela' film dokumentala.

Kultur etxean proiektatuko dute filma, 18:00etatik aurrera. Ondoren, solasaldia izango da.

Aiako Udalak antolatuta, Apaiz kartzela film dokumentala proiektatuko dute ostiral honetan kultur etxean, 18:00etan. Ritxi Lizartza, David Pallares eta Oier Aranzabalek zuzendutako lana da, eta 1960-1970ko urteetan Zamoran (Espainia) espetxeratuta eduki zituzten lau apaiz antifrankistaren istorioa du abiapuntu.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia ere izango da. Izan ere, bertan izango dira Xabier Amuriza eta Ritxi Lizartza.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide