Udalak sutarako egurra banatuko du eskatzen duten herritarren artean

Andrea Zipitria 2024ko ots. 14a, 09:21

Interesa duten herritarrek udalera deitu beharko dute, gaur, 14:00ak baino lehen.

Azken egunotan Armendigaineko aparkalekuaren inguruan zuhaitz mozketa egin da, eta bertatik ateratako sutarako egurra banatuko egingo du Aiako Udalak interesa duten herritarren artean. Horretarako udalarekin harremanetan jarri beharko da 943 13 11 44 telefono zenbakira deituta, gaur, 14:00ak baino lehen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide